XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abesteko eta antzeko gauzak egiteko eskatuko dio, hoietarako gai bada.

Bere bila beldurrik gabe eta hotza, beroa edo euria erreparatu gabe joango da.

Beste bizitzaz hitzegiterakoan, han ere bere amorantea izango dela esango dio.

Bere desirak harenetara egokituko ditu, bere ekintzak bezala, eta aztikeriak aldenduko ditu.

Etengabeko borrokan arituko da bere amarekin egin behar dizkion bisitei buruz eta, amak derrigorrean eraman nahi badu beste leku batzuetara, pozoin hartzearekin, gosez hiltzearekin, puinal bat sartzearekin edo urkatzearekin egingo du mehatxu.

Azkenik, bere ajenteen bidez, bere iraunkortasunean eta maitasunean konfidantza osoa sor eraziko dio eta, emakumea bera bada ere dirua hartzen duena, gai honi buruzko bere amarekin eztabaidatzea aldenduko du.

Gizonak bidaiaren bat hasten badu, berehala itzultzeko zina esijituko dio eta, bere faltan, zerbait utziko du, jainkoak gurtzeko botoak eta zoriona ematen duten apaingarri haiek bakarrik jantziko ditu.

Amorantea itzultzeko eguna igaroko balitz, benetako data ezagutzen saiatuko da, zenbait zantzu, auzokoen adierazpenetan eta planeten, ilargiaren eta izarren egoeretan oinarrituz egingo du.

Etorkizun oneko amets bat edo dibertsioren baten aitzakiaz esango du: - Ai, berehala elkartuko banintz berekin!.

Malenkoniatsu sentituko balitz edo zantzu txarren bat ikusiko balu, segidan egingo ditu jainkoak baretzeko zeremoniak.

Gizona behin itzuliz gero, Kama jainkoa gurtuko du eta opariak aurkeztuko dizkie beste jainkoei.

Gero, baso bat ur ekarri eraziko die bere lagunei eta hildako lagunei egindako ofrendak jango dituen beleari egingo dio ohore.